40 urte eta gero, zutik eta harro
Aurtengo LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna ez da nolanahikoa izango, izan ere, 40 urte bete dira Espainiako Gobernuak homosexualitatea despenalizatu zuenetik. Urte ugari daramatzate Pilar Mendibil 'Pilon'-ek eta Mikel Martinek euren eskubideen alde borrokan

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da bihar, ekainaren 28a, eta urtero bezala, kalera aterako dira komunitateko kideak, euren eskubideak aldarrikatzera. Donostiako TransMariBollo Koordinadorak manifestaziora deitu du egun horretarako. Harrotasuna ez dago salgai, Donosti ere ez lelopean LGTBI komunitatearen eskubideak aldarrikatzeko aterako dira kalera, 19:00etan Bulebarretik aterako den manifestazioan. Ondoren, Poesia mamarratxada poesia saioa egingo dute.
Aurten, 40 urte bete dira Espainiako Gobernuak homosexualitatea despenalizatu zuenetik, eta IRUTXULOKO HITZAk LGTBI eskubideen aldeko borrokan ibilbide luzea egin duen bi pertsona elkarrizketatu ditu: Pilar Mendibil Pilon eta Mikel Martin. Pilonek mugimendu feministako lesbianatzat du bere burua, eta Mikel Martin EHGAMeko kidea da. Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian egongo da irakurgai.

Lesbiana Feministen Kolektiboko kideak manifestazio batean, 1985ean. Ezkerretik bigarrena da Pilar Mendibil ‘Pilon’. (Argazkia: Lesbiana Feministen Kolektiboa)