Antiguako 71. Pilota Txapelketa hainbat berritasunekin dator

Antiguako Pilotazaleok elkartearen udarako txapelketa datorren asteartean hasiko da, eta bere antolatzaileek aurten 71. aldiz egingo den lehiaketaren aurkezpena egin zuten atzo Antiguako merkatu zaharrean. Besteak beste, Jesus Mari Rubio elkarteko presidenteak eta Nekane Arzallus zinegotziak hartu zuten parte pilotariekin batera eginiko aurkezpen ekitaldian.
Txapelketa uztailaren 2tik abuztuaren 31ra bitarte luzatuko da, eta hemeretzi jaialdiz egongo da osatua. Antolakuntzari dagokionez, bi berritasun nagusi izango ditu: batetik, astero bina partida jokatuko dira, astearte eta asteazkenetan, eta bestetik, finalak larunbat batean jokatuko dira, eta ez igandean, orain arte bezala.
Jarraian, jaialdien datak:
- Uztailean: 2, 3, 9, 10, 16, 17, 23, 24 eta 30
- Abuztuan: 1, 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27, 28 eta 31 (finalen eguna)
Azken urteetan bezala, 32 pilotarik hartuko dute parte gizonezkoen txapelketan, eta soilik zortzi arituko dira emakumezkoetan. Kirolari guztiek gonbidapen bidez hartuko dute parte lehiaketan. Jarraian, txapelketa bakoitzeko neurketak eta bikoteak:
Emakumezkoen lau t’erdiko txapelketa (neurketak)
- Arrate – Bergara
- Larrarte – Ruiz de Larramendi
- Arrillaga – Mendizabal
- Romero – Agirre
Gizonezkoen senior maila (bikoteak)
I. TALDEA
- Espinal – Apezetxea
- Zubizarreta – Sanchez
- Exposito – Elizegi (Aitor)
- Zubiria – Elizegi (Iker)
II. TALDEA
- Astiz – Uriondo
- Egiguren – Mariezkurrena I
- Lerena – Sarasa
- Salaberria – Aizpuru
Gizonezkoen promesen maila (bikoteak)
I. TALDEA
- Murua – Oliden
- Alberdi (Julen) – Ibarloza
- Larrazabal – Etxeberria
- Gutierrez – Santamaria
II. TALDEA
- Agirremalloa – Uranga
- Zabala – Gazkue
- De la Fuente – Ganboa
- Alberdi (Unai) – Azpitarte
Aurtengo txapelketak beste berritasun berezi bat izango duela iragarri zuen Rubiok. Izan ere, txapelketako jaialdi guztiak zuzenean emitituko dute Youtuberen streaming zerbitzuaren bitartez.