Udako irakurketak aukeratzeko azoka
Donostiako Liburu Azoka irekiko dute bihar, ostirala, eta uztailaren 7ra arte egongo da zabalik goiz (11:00-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) Gipuzkoa plazan. Udako irakurketak aukeratu eta liburuak erosteko gunea Euskadiko Liburu Ganbarak eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak antolatu du. Gainera, azokaren harira hainbat liburu aurkezpen eta jarduera egingo dituzte Parte Zaharrean, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan.
Uztailak 2, asteartea, 11:00, Urtaroak eta zeinuak, Jon Gerediaga. Poema liburuaren aurkezpena prentsaurrean.
Uztailak 2, asteartea, 19:00, Nobela beltza: Jon Arretxe, Javier Sagastiberri, Juan Infante eta Jose Javier Abasolo idazleen arteko mahai-ingurua.
Uztailak 3, asteazkena, 19:00, Markez Tulkarem; el retorno del equipo refugiado, Joseba Zabalza. Liburuaren aurkezpena.
Uztailak 4, osteguna, 11:00, Muerte en el Adur, Seve Calleja. Liburuaren aurkezpena prentsaurrean.
Uztailak 4, osteguna, 19:00, Respirando fuego. En las entrañas de la lucha kurda por la supervivencia, David Meseguer eta Karlos Zurutuza. Liburuaren aurkezpena.
Uztailak 5, ostirala, 11:00, Contracuentos, Victor Claudín, Javier Cabrera eta Felix Maraña. Liburuaren aurkezpena prentsaurrean.
Bestalde, Liburu Azokaren gunean, Gipuzkoa plazan, Euskal emakume poetak izeneko erakusketa eta haur jarduerak egingo dira:
Ekainak 30, igandea, 12:30, Kosimoren katiuskak, Dani Martiarena ipuin kontalaria.
Uztailak 4, osteguna, 12:30, Ipuinak entzun, kantatu eta marraztuko ditugu. Ipuin tailerra Pamiela-Kalandraka postuan.
Gainera, asteburuan, hainbat egilek liburuak sinatuko dituzte Gipuzkoa plazan.