Uztailaren 1ean hasiko dira Urgulleko udako kultur eta aisialdi jarduerak

Askotariko kultur eta aisialdi jarduerak egingo dituzte Urgull mendiko Damen bateriako Liburutegian, Gobernadorearen bateriako Natur Txokoan eta Mota gazteluko Historiaren Etxean, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Natura, aisialdia eta kultura uztartzea dute helburu antolatutako jarduerek, eta bereziki haurrei daude zuzenduta. Astelehenetik igandera egongo dira zabalik hiru guneak, eta 5 urtetik gorako haurrentzat hainbat jarduera berezi egingo dituzte astean zehar: Astelehen eta ostegunetan Liburutegian izango dira jarduerak, astearte eta asteazkenetan Natur Txokoan eta ostiraletan Historiaren Etxean. Jarraian, gune bakoitzeko jardueren egutegia:
Liburutegia: 11:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00
Uztaila:
1: Itsasoak ere ipuin usaina du.
4: Auskalo, Eriz Magoa. Familientzako ikuskizuna.
8: Belarrira esateko kontutxoak.
11: Ohe azpiko ipuinak.
15: Ipuin gora ipuin behera.
18: Kresal zaporeko hitzak.
22: Ipuin masusta.
25: Amona Joxeparen ipuinak.
29: Ametsetan kontatu zidaten.
Abuztua:
1: Sardina bat…
5: Erreka Mari, Enkarni Genua Txotxongilo taldea.
8: Nondik dator soinutxo hori?
19: Ilargiaren argia.
22: Udako Kondaira.
26: Urgull mendiko sorgina.
29: Uda agurtzeko ipuinak.
Natur Txokoa: 11:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00
Uztaila:
2: Kaixo Natur Txoko!
3: Kattalin bidaiaria.
9: Kamishibairen hegaldia. Ipuin kontalaria.
10: Urgull gertutik.
16: Xomorroak, gure lagun nimiñoak.
17: Urgulleko altxorraren bila.
23: Birziklatutako txotxongiloak.
24: Urgulletik galdu gabe. Orientazio jolasa.
30: Erle familia.
31: Naturaren koloreak.
Abuztua:
6: Badator zirkoa!
7: Urgulleko piratak.
20: Munduko animaliekin jolasean.
21: Hondarrezko eskulturak.
27: Barazki azoka.
28: Laster arte Natur Txoko!
Historiaren Etxea: 11:00 – 20:00
Uztaila:
5: Bazen behin Urgulleko gazteluan…Itzal-antzerkia egiteko tailerra.
12: Gazteluak, dragoiak, piratak eta askoz gehiago. Mosaikoak egiteko tailerra.
19: Donostia-Venezuela, kakaoaren bidaia. Ontziola bat eta kakaoa lortzeko jolasak.
26: Armarik gabeko armadurak. Janzkera bitxien tailerra.
Abuztua:
2: Erdi Aroko Torneoa. Jolas jarduerak.
9: One, two, three, Tupper Koronela atera hadi! Antzeztutako bisita gidatua.
23: Faroltxo festa. Faroltxoak egiteko tailerra.
30: MerendolaFEST. Uda agurtzeko merendola.