37 urtez zabalik egon den Bulebarreko itsaskitegia igandean itxiko da
Hilabete amaierarekin bat eginez, Bulebarreko 7. zenbakiko itsaskitegiak azken aldiz jaitsiko du pertsiana igandean, 37 urteko ibilbidea itxiz. Horko langileek, Espek eta Rafak, erretiroa hartu dute, eta negozioari jarraitutasuna emateko prestutasuna duen inor topatu ez dutenez, itsaskitegia ere haiekin erretiratuko da.
Agurra penaz bizi dutela aitortu dute bi langileek, baina erretiroa merezita dute, eta irribarre egiteko arrazoirik ere ez zaie falta, egun hauetan hainbat eta hainbat baitira komertziotik besarkada estu bat ematera pasatzen ari diren bezero ohiak.
Antzeko egoera ari dira bizitzen itsaskitegiaren aurrez aurreko kantoian dagoen Ciprian dendan. Izan ere, ehun-gaiak saltzen dituen denda historikoak ere bere ateak itxiko ditu uztailaren 27an, 114 urteren ostean, jabearen erretiroa dela eta.