Edertasuna da nagusi
Benetan berezia den zerbait egiten dute Txominen urtez urte, Donostiako gainontzeko auzoetako jaietan egiten ez dutena: Miss Txomina eta Mister Txominoren hautaketa, hain zuzen. Ederrak dira Txomineko bizilagun guztiak, beraz, zaila izaten dute urtero auzoko pertsona ederrenak aukeratzea. Hautatuek, jaietako pertsonarik ederrenak izatearen ohorea dute; urte osoan zehar harrotasunez ibiltzeko moduko zerbait.
Are zailagoa izango da aurtengo hautaketa, bizilagun berri asko espero baitituzte jai batzordekoek. Beraz, jende gehiagoren artean aukeratu beharko dituzte auzoko ederrenak. Izan ere, iazko jaien ondoren hasi zen jendea auzoko eraikin berrietara joaten, eta urtean zehar beste bizilagun asko auzora itzuli dira: 2011ko uholdeez geroztik Morlansen behin-behinean bizitzen zeudenak, hain justu. Uda honetan zehar ere eraikin berrietara jende gehiago joatea espero dute.