Euskal Herriko ardoen txokoa
Aurreko bi urteetako arrakasta ikusita, hirugarrenez antolatuko dute aurten Loiolako Ardo Feria. Euskal Herri guztiko ardoek betetzen dute Eliza kalea jaietako igandean, goiz guztian zehar, eta gutxi dira ardo horiek dastatzeko aukera galtzen duten auzotarrak.
Sagardo Egun baten funtzionamendu bera du feriak, hau da, jendeak kopa bat erosi behar du, eta postuz postu joan behar du ardoak probatzen. Edaten denean, ordea, garrantzitsua izaten da zerbait jatea ere. Horregatik, pintxo batzuk ere jarri ohi dituzte salgai, eta ardo banatzaile batzuek jaki batzuk jartzen dituzte edariarekin batera.
Iaz 400 pertsona inguru pasa ziren feria- tik, eta ardoaren munduak gehienbat jende heldua erakarri ohi badu ere, gazteak ere hurbildu ziren. Mota guztietako 116 ardo egon ziren iazko, 16 postutan banatuta, eta aurten ere antzeko kopuruetan mugituko dira. Ardo zuriak, beltzak, gorriak eta apardunak egongo dira, izan ere, Euskal Herriko edozein ardok du lekua Loiolan.