Janari goxoa eta aldarrikapenak
Jaietako hiru asteburuetan jarduera esanguratsu ugari badaude ere, bigarren asteburuko igandeko barrikotea da Herrerako bizilagu- nentzat denetan bereziena. Urte asko dituentradizioa da, eta auzotarrentzako eta Herreratik kanpo bizi diren auzotar ohientzako bilgunea da, Herrerako identitatea bizirik mantentzen duen bazkaria baita Barrikotea.
Auzoko parke zaharrean egiten zuten lehen, parrilak eta material guztia hara eramanez. Gaur egun, ordea, plazan egiten dute, han bertan dagoen elkartearen materiala erabiliz. Sagardo kupela bat eramaten dute, eta entsalada mistoa eta saiheskia jaten dute lagunartean. Bestalde, hainbat aldarrikapen izan dira nagusi urte guztietako barrikoteetan. Izan ere, lekua aldatu bada ere, ez da giroa aldatu, betidanik aldarrikapen giro handia izan baitu.