Sagardoaren bueltan biltzen dira
Urriaren 12ko Pilar eguna da Martuteneko jaietako egunik indartsuena, hori izaten baita ikastetxeko jolastokian Sagardo Eguna egiten duten eguna. Aspalditik egiten duten ospakizun bat da, eta 1.200 edalontzi inguru saltzen jendea joaten da sagardoa dastatzera, zikiroa jatera eta giroaz gozatzera.
Sagardoaz gain, pintxoak, taloak, barazki azoka eta bitxi eta arropa postuak jartzen dituzte jolastokian bertan, eta janari lehiaketak ere egiten dituzte. Azken horiek irabazteko, sukaldari aparta izan beharra dago, epaimahaia gustu ezinhobeko pertsonak osatu ohi baitute. Luis Mokoroa Donostiako artillari nagusia izan da epaimahaiko kide, besteak beste.
Giro ona bermatuta dago Martutenen, izan ere, janari ona eta sagardoa nahikoa izango ez balira, kontzertu handi bat eta bi elektrotxaranga egongo dira jolastokian, eguna girotzeko.