Bandera eta ligako lehen postua Arraun Lagunakentzat
Euskotren liga modu paregabean hasi du Arraun Lagunakek. Santanderreko lehen estropadan Orioren atzetik bigarren postua eskuratu ostean, Lekeitioko proban modu paregabean gailendu ziren donostiarrak, ligako lehen bandera eta sailkapeneko lehen postua eskuratuz. Historian lehen aldiz lortu du Donostiako traineru batek lehen mailako ligako buru izatea.
Donostiarrak, bere aldetik, hirugarren postua lortu zuen asteburuko bi estropadetan, eta sailkapeneko azken postuan dagoen Hondarribiari bi puntuko tartea atera dio.
Gizonei dagokienez, Donostiarraren traineruan bosgarren denborarik onena lortu zuen Santanderren, eta Lekeition, berriz, hirugarren izan zen, soilik Santurtzi eta Orioren atzetik. Gaienera, Arkaitz Diaz patroi donostiarrak lehen postuari eutsi dio patroien sailkapen nagusian.
KAE 1 ligan, azkenik, Donostiarrak seigarren postua lortu zuen Baionako estropadan.
Jarraian, Donostiako traineruak dituzten hiru liga nagusien sailkapenak:
Euskotren liga, sailkapen nagusia – II. estropada
- Arraun Lagunak 7
- Orio 7
- Donostiarra 4
- Hondarribia 2
Euskolabel liga, sailkapen naugsia – IV. estropada
- Orio 46
- Hondarribia 39
- Santurtzi 38
- Zierbena 38
- Donostiarra 36
- Urdaibai 29
- Cabo 21
- Kaiku 21
- Ondarroa 20
- Lekittarra 10
- San Pedro 8
- Astillero 6
KAE 1 liga, sailkapen nagusia (I. taldea) – IV. estropada
- Zarautz 46
- Deustu-Bilbo 43
- San Juan 36
- Donostiarra 34
- Arkote 32
- Pedreña 29
- Getaria 25
- Camargo 25
- Zumaia 17
- Santoña 13
- Hibaika 7
- Lapurdi 5