Larunbatean hasiko diren Añorgako Karmengo jaien egitaraua aurkeztu dute
                                    Karmengo jaiak uztailaren 6tik 16ra bitarte luzatuko dituzte aurten Añorgan, zortzi egunetan banaturiko egitarau zabalarekin. Kuadrillen eguna, jubilatuen eguna, sorpresa eguna, umeen eguna, gaupasa eguna, Añorgako Kirol Elkartearen eguna, Karmen bezpera eta Karmen eguna ospatuko dituzte auzoan, eta ekitaldi sendo ugari antolatu dituzte bakoitzerako.
Jaia larunbatean abiatuko dute goizeko oilasko bilatzaileekin, baina erabateko hasiera arratsaldean emango diote festari, Zementonen jaitsierarekin eta bandera igoerarekin. Jarraian, jaietako egitarau osoa:
Uztailak 6, larubata
Kuadrilen eguna
 08:00 Oilasko biltzaileak
09:30 Gazteen krossa
10:00 Nagusien VII. Herri krossa
11:00 Krossaren sari banaketa
 11:00 “Añorga lehen eta orain” erakusketaren hasiera museoan
12:00 Paella prestaketa
12:30 Oilasko biltzaileei ongi etorria
14:00 Koadrilen arteko bazkaria
16:00 Bazkarian utzitako zikinak eta frontoia jaso
16:10 Mus txapelkera azkarra
17:15 Frontenis txapelkearen finala
18:15 Pilota goxoa txapelketaren finala
19:00 Zementonen jaitsiera
19:10 Bandera igoera joselontxos txarangarekin
21:00 Bokatak frontoian
Ondoren Rukula
00:00 Gabenara
 03:00 Labezomorro – kantzontzilo / kulero lasterketa
Uztailak 7, igandea
Jubiatuen eguna
10:00 Jose Manuel Iribar VIII memorialaren finalak
11:30 Meza nagusia
12:15 Gure Kabia abesbatzaren emanaldia elizan
13:00 Jubilatuen batzar nagusia
14:00 Jubilatuen adiskidetasun bazkaria zinean
18:00 Arkaitz Añorgako Dantzarien haurren emanaldia
Uztailak 11, osteguna
Sorpresa eguna
22:15 Sorpresa festibala
 00:00 Karaokea
Uztailak 12, ostirala
Umeen eguna
10:00 Umeentzat joko eta puzgarriak
11:00 Zementuzko eskulturen tailerra museoan
16:00 Puzgarriak
17:00 Umeentzat merendola
17:30 Eskobien atzetik, Cia Barré mimoa
18:00 Mozorro festa prestaketa
 18:30 Erraldoi eta buruhandiak
19:00 Gabezin taldea
 19:30 Zezen suzkoa
 20:00 Haurren mozorro festa
21:30 Orikiz mozorro festa-telebista eta iragarkiak
Ondoren Gabezin taldea
 23:00 Kontzertuak gaztetxean
Ttun ttun brigade + talde sorpresa
Uztailak 13, larunbata
 Gaupasa eguna
10:30 Diana erraldoi eta buruhandiekin
11:30 Karabinaz tiro txapelketa
 12:00 Bakailao lehiaketa eta sagardo dastaketa Rufino Sagardotegiaren eskutik
17:00 Ginkana haurrentzat
 18:30 Erraldoi eta buruhandiak
20:00 Zezen suzkoa
23:00 Kontzertuak plazan
Arkada social, Beietz eta DJ Fantasia
Uztailak 14, igandea
AKKE eguna
10:00 Añorgako erraldoi eta buruhandien XIII topaketa
10:00 Bolo tiraketa
10:00 Haurren bolo tiraketa
13:00 Erraldoien erakusketa frontoian
13:00 Bolo tiraketaren sari banaketa frontoian
14:30 Elkarteen arteko bazkaria jolas etxean
17:30 Emakumezkoen III Barasa Altzariak pilota txapelketaren finala
Ondoren VIII Evaristo Ayestaran pilota txapelketaren finala
19:00 Jolas Etxea LXV pilota txapelketaren finala
Uztailak 15, astelehena
Karmen bezpera
17:00 Kaxen jolasa
18:30 Añorgatarron arteko herri kirol desafioa
19:00 Salbea
19:30 Sardina jate herrikoia eta sagardo dastaketa Olaizola Sagardotegiaren eskutik
21:00 Afari musikatua (bakoitzak etxetik ekarria)
Uztailak 16, asteartea
 Karmen eguna
 11:00 Meza nagusia
 13:00 Herri soka dantza
18:00 Brokel zikloa
19:30 Bertso eskolako gazteen emanaldia frontoian
20:30 Bokatak Jai Batzordearen alde
 22:00 Bandera jaitsiera
								
								
							
					
		        	

