Orekarien aparteko ikuskizuna
Kaiko Karmengo jaien irudi nagusienetako bat da: itsasoan barrena doan postea, ikurriña muturrean, eta gainetik oreka mantentzen doazen gaztetxoak. Ikuskizuna ziurtatuta dute.
Kukañarena oso aspaldiko ohitura da Parte Zaharrean. 1940ko hamarkadako jaietako argazkietan ikus daiteke nola auzoko gazteek egiten zuten ikurriña heltzeko saiakera. Garai hartan, itsasontzi batean ipini ohi zuten egurrezko postea. Atzetik, beti, hotzari eusten dion gaztetxoen ilara, eta kaian, berriz, barrez eta oihuka animatzen ari diren herritarrak.
Urteek aurrera egin ahala, auzotarrak postea portuko lonjan kokatzen hasi ziren, eta portaaviones eraikinaren eraberritze lanek lekualdaketak eragin dituen arren, kukaña lehorretik egiteko ohitura nagusitu da azkenean. Nolanahi ere, gazteek uretara erortzen jarraituko dute etorkizunean, aspaldiko ohitura zaharrak bere arrakasta sendo mantendu duelako.