Realak Lucia Rodriguez fitxatu du
                    Lucia Rodriguez 2021era arte izango da txuri-urdina. (Argazkia: Reala)                Madrid CFF taldetik libre iritsi da Donostiara Lucia Rodriguez atzelaria, eta 2021eko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin. Fase berri honekin “pozik eta ilusionatuta” agertu da Rodriguez, eta Kopako txapeldunarekin jokatzea “ohore” bat izango dela nabarmendu du.
								
								
							
					
		        	

