Altzako San Martzial jaietako Baserritarren Eguna, iruditan
Gaur da Altzako San Martzial jaietako azken eguna, eta Baserritarren Egun tradizionalarekin bukatu dituzte jaiak. 10:00etako Meza Nagusiaren ondoren, XXIX. Sagardo Lehiaketa hasi da 10:45ean. Eguerdian erretiratuentzako otordua eman dute, eta 12:30ean idi probak hasi dira; bi idi parek eraman dute 2.000 kiloko harria goizean, eta beste bi parek hartuko dute parte arratsaldean. 13:30ean Andoni Egañak eta Jon Maiaren bertso saioa hasi da, Joxeba Alkizak gai-jartzaile lanak egin dituelarik. Altzatarra elkartean bazkaldu du auzotarrek, eta 18:00etako idi probaren ondoren, beste bertso saio bat egingo dute Egañak eta Maiak. IRUTXULOKO HITZAk goizeko irudi onenak bildu ditu, eta baita bertso saioko bideo bat egin ere.