Donostiako Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores Zentroa itxita egongo dira udan
Udako oporrak hartuko dituzte Donostiako Udaleko Haurtxoko eta Gaztelekuetan, eta baita Bidebietako Kontadores Zentroan ere, uztailean eta abuztuan itxita egongo baitira. Irailaren 10ean irekiko dituzte Kontadores Zentroa, Aieteko Haurtxokoa eta Altzako, Amara Berriko, Bidebietako, Egiako, Groseko, Intxaurrondoko eta Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuak. Aieteko eta Parte Zaharreko Gaztelekuak, ordea, irailaren 13an zabalduko dituzte, eta Antiguako Haurtxokoa eta Gaztelekua irailaren 14an.