Sei hautagai Zinemaldian banatuko den 7. Sebastiane Latino sarirako
67. Zinemaldian banatuko dute 7. Sebastiane Latino saria, eta epaimahaiak 2019an gaztelaniaz egindako LGTBI film onenerako hautagaiak sei izatea erabaki du. Epaimahaia Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta intersexualen elkarteko kideek osatu dute, eta honakoa nabarmendu izan nahi dute: “Stonewalleko istiluen 50. urteurrenean anitza, bizia eta sortzailea den Latinoamerika eta bere LGTBI zinea ados jarri dira ezkutuko biolentziak salatzeko: norberaren nahiari autoinposatzen dioguna, azpizientzien bitartez sendatu nahi duen erlijioarena, salatu gabeko gizon gaiek jasandako bortxaketak, edo bisexualen eta lesbianen ikusezintasuna”.
Gaineratu dute Stonwalleko gertakariak baliagarriak direla gogoratzeko gizarte latinoak LGTBI harrotasunaren istorioan bete duen rola; esaterako, 80ko hamarkadako kontrakultura mexikarraren bitartez, eta Lemetar pentsalari eta performancegile txiletarraren gisako pertsonaien esker. Sebastiane saria 2000. urtean egin zuten lehen aldiz Donostiako Zinemaldian, eta helburutzat du LGTBI komunitatearen errealitatea eta balioak hoberen islatzen dituen filma edo dokumentala saritzea. 2013 urtean, aurrerapauso bat eman zuten, eta Sebastiane Latino Sariaren sortu zuten. Sari horrek LGTBI gai bat jorratzen duen urteko Latinoamerikako ekoizpenik onena aukeratzea du xede.
7. Sebastiane Latino sarirako hautagaiak honakoak izango dira:
-
Lemebel (2019), Joana Reposi Garibaldi (Txile/Kolonbia): Ikuskizun artista eta Latinoamerikako queer mugimenduaren aitzindariaren inguruko dokumentala.
-
Bigarren izarra eskubira (2019), Ruth Caudeli (Kolonbia): Bere hirugarren hamarkadan dagoen antzezle bisexual batek bere betiko lagunen bizitza “perfektuen” inguruko bere zalantzak hausnartzen ditu.
-
One Taxi Ride (2019), C.K. Mak (Mexiko/Singapur): Ericksen bizitza aldatu egiten da taxi bateko gidariak eta bi konplizek bortxatzen dutenean. 17 urterekin ez du salatuko eta ez dio inori kontatuko, bortxaketak dena aldatuko duen arren.
-
Ilehori bat (2019), Marco Berger (Argentina): Buenos Airesko behe-auzoetan Gabriel etxebizitza partekatzen hasten da Juanekin. Gizon isila da, baina, halere bere pisukidearen gorputza miresten hasiko da.
-
Dardarak (2019), Jayro Bustamante (Guatemala/Frantzia/Luxenburgo): Guatemalako goi mailako senar eta guraso ebangeliko baten armairu-irteteak arazo larria ekarriko dio bere familiari eta komunitateari.
-
Hau ez da Berlin (2019), Hari Sama (Mexiko): 17 urteko Carlos bitxi eta isolatua sentitzen da bere familia eta eskolako lagunen artean. Dena aldatuko da 80ko hamarkadako hiriburuko club entzutetsu batera gonbidatzen dutenean.