'Carmina Burana' eskainiko du La Fura dels Bausek
La Fura dels Baus konpainiak Carmina Burana ikuskizuna eskainiko du Donostian, orain hamar urte aurkeztu zuen leku berean. Uztailaren 4tik 7ra bitartean ikusi ahal izango da, Victoria Eugenia antzokian.
1937an idatzi zuen Carmina Burana kantata Carl Orff musikagile alemaniarrak, Erdi Aroko poema bilduma batean oinarrituta. Obraren bertsio hau La Fura dels Baus konpainiako sortzaileetakoa den Carlus Padrissak garatu du. Dagoeneko 200.000 ikus-entzule baino gehiagoren aurrean plazaratu dute Europan, Asian eta Ameriketan.
Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenian eskura daitezke emanaldietarako sarrerak.
Emanaldiak
Uztailaren 4an eta 5ean 20:00etan
Uztailaren 6an: 18:00etan eta 20:30ean
Uztailaren 7an: 19:00etan