Igandean ez da azoka txikirik egongo Anoetan
Donosti Cup 2019 dela eta, igande honetan bertan behera utzi beharko dute azoka txikia, astero Anoeta estadioaren atzealdean egiten dena. Kirol ekitaldi horren inaugurazio ofiziala uztailaren 8an izango da, astelehena, 20:30ean, estadioan bertan. Aurreko egunetan, hainbat gune okupatu beharko dituzte, akreditazioak eta materiala banatzeko, parte- hartzaileen adina kontrolatzeko eta Anoeta inguruan beste hainbat lan egiteko. Orain, inguru horretan obrak egiten ari dira, estadioa birmoldatze aldera. Libre dagoen tokia Donosti Cupen jardueretarako erabiliko da eta, hortaz, karpak, puzgarriak, futbito-zelaiak eta beste instalazio batzuk izango dira han.
Anoetako azoka txikia uztailaren 14n itzuliko da, igandearekin, ohiko postu eta saltokiekin.