Martin Odeegardek Realean jokatuko du datorren denboraldian
Klub txuri-urdina Real Madrilekin akordio batera heldu da, eta Martin Odeegard (Norvegia, 1998) aurrelariak Realean utzita jokatuko du datorren denboraldian. Europako etorkizun handienetakoa daukan jokalaria da Odeegard, eta 2015ean Real Madrilek fitxatu ondoren, hainbat taldetan aritu da utzita. Castillan, madrildarren bigarren taldean, jokatu zuen bi urtez, eta lehen taldearekin debuta egitera iritsi zen. Ondoren, Herbeheretako Heerenveen taldera utzita heldu zen eta 43 partidatan 3 gol sartu zituen. Iazko udan, herrialde bereko Vitesse taldera utzi zuen Real Madrilek, 39 neurketa jokatu ditu azken denboraldian, 11 gol sartuz. Denboraldi batez arituko da Odeegard Realean, eta igandeko ongietorri festan egongo da, gainontzeko jokalari berriekin.