Digital Gastronomy Lab gunea inauguratu dute Tabakalerako prisman
Etorkizuneko gastronomia birpentsatzea helburu duen Digital Gastronomy Lab gunea inauguratu dute gaur Tabakalerako prisman. Berrikuntza irekiko laborategiak 1.400 metro karratu izango ditu, eta Basque Culinary Centerrek (BCC) kudeatuko du. BCCko zuzendaria, Eneko Goia alkatea, Markel Olano ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Garapen Sailburua eta Tabakalerako zuzendaria gunearen aurkezpenean izan dira.
“Modu arinean sortzeko, esperimentatzeko eta testatzeko laborategi bat” izango da, eta gastronomiaren sektoreko enpresekin batera egingo du lan. Gainera, uztailaren 22tik aurrera irekita egongo den jatetxe zerbitzu bat dauka, menuak ere eskainiko dituena, herritarrei laborategiko sorkuntzak dastatzeko aukera izan dezaten.
Espazio berriaren inaugurazio ekitaldian, gastronomiaren arloan Donostiak duen erreferentzialtasuna azpimarratu du Goiak: “Mundua etengabe ari da mugitzen, eta lehiakide anitz ditugu. Ezinbestekoa da gure lidergoa indartzeko erabakiak hartzea”.