Errenteriako gizonaren erasotzailea espetxeratu dute
Jose Luis Lancha errenteriarra ekainean zendu zen Grosen jasandako eraso baten ondorioz. Ekainaren 21ean Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu zuen, eta egun bat beranduago ospitalera eraman zuten balorazio psikiatrikoa egiteko. Gaur, epailearen aurrera eraman dute, eta azken honen aginduz Martuteneko kartzelara eraman dute.
Erasoarekin lotuta bi pertsona atxilotu zituzten. Lehenik, Ertzaintzak pertsona bat atzeman zuen, baina aske utzi zuten erasoarekin harremanik ez zuelako. Aldiz, Udaltzaingoak atxilotu zuen pertsona da Errenteriako gizona erasotu zuena.