Donostiako Musika Hamabostaldia omenezko erakusketa bat egingo dute San Telmo Museoan
Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. urteurrena ospatuko dute San Telmo Museoan, uztailaren 11tik irailaren 1era ikusgai egongo den Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia erakusketarekin. Jaialdiaren ibilbidea eta mugarriak errepasatuko ditu erakusketak, hainbat objekturen, ikus-entzunezko piezen eta Mikel Arce artistaren soinu-instalazioaren bitartez. Museoko Laborategian egongo da erakusketa, eta doako sarrera izango du.
Jaialdian parte hartu duten musikari eta ahots handietaz gain, Hamabostaldian entzuten den musikak sentiarazten eta komunikatzen duena islatu nahi du erakusketak. Bost ataletan dago banatuta: jaialdiaren historia, opera, ahots musika, dantza eta musika instrumentala.