Kote Cabezudori 47 delitu leporatu dizkio instrukzio epaileak
Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako auzi nagusiaren instrukzioa itxi du Donostiako 4. Instrukzio Epaitegiak. 47 delitu egotzi dizkio Julian Garcia Marcos instrukzio epaileak. Horietako lau askatasun sexualaren kontrakoak dira.
Modeloei sexu erasoak egitea eta baimenik gabe irudi pornografikoak zabaltzea leporatu zioten. Izan ere, 21 emakumek salatu dute Cabezudo.
Epaileak egozten dizkion gainerako delituak ondorengoak dira: zortzi kasutan adingabeen galaraztea, hamahirutan intimitate urratzeak, hamazazpitan iruzurra eta bostetan osotasun moralaren kontrako delitua.