Woody Allenen film berriaren grabazioak eragozpenak sortuko ditu ostegunean eta ostiralean
Atzoko prentsaurrekoan konfirmatu zuten moduan, gaur hasi da Woody Allen bere film berria Donostian filmatzen, Zinemaldian girotuta egongo dena. Goizetik eragozpen batzuk sortu dituzte filmatze lanek, eta ostegun eta ostiralean jarraituko dute.
Miramar Jauregian grabatuko du Allenek bihar, beraz, parkea itxita egongo da 9:30etik 23:00etara. Gainera, Antiguako tunelaren inguruan trafikoa tarteka moztuko dute, bi norabideetan. Udalak azaldu duenez, mozketa horiek “behar bezala adierazita egongo dira”. Ostiralean, aldiz, Maria Cristina hotelaren inguruan grabatuko du zinemagile estatubatuarrak, eta 17:00etatik 21:00etara aldizkako mozketak eragingo ditu horrek Kursaaleko zubian, Okendo kalean eta Argentinako Errepublikaren pasealekuan.