Nazareteko ikasle talde batek zentroak irakasle batzuekin izan duen jarrera salatu du
Nazaret Zentroaren jarrera salatu du Gizarte Integrazioko euskarazko eta gaztelaniazko 1. eta 2. mailako ikasle talde batek, ikasle ohi batzuekin batera. Sare sozialetan partekatutako oharrean, zentroarekin “oso haserre” agertu dira, ETHAZI metodoa erabiltzen zuten irakasle batzuen kontratua ez berritzeagatik eta ikasleekin harremanetan jarri ez izanagatik.
Ikasleek azaldu dutenez, erronka desberdinetan oinarritzen da ETHAZI ikasketa metodoa, talde lana sustatzen du eta ikasle bakoitzak dituen konpetentziak bereganatzen ditu. Metodologia horrekin ondo ikasten ari zirela adierazi dute ikasleek oharrean, irakasle talde “profesional eta guztiz formatu” batekin. Irakasle horietako batek erabaki propioz utzi du zentroa, baina beste bi “kaleratzea edo kontratua ez berritzea” zentroaren erabakia izan dela salatu dute ikasleek, eta zuzendaritza ez dela ikaslegoarekin harremanetan jarri gaiaren inguruan berririk emateko. Jarraian, ikasleek argitaratu duten oharra osorik irakurri daiteke (ikasle ohien talde batek ere adierazpenarekin bat egin du):
Nazaret Zentroko Gizarte Integrazioko 1. eta 2. mailako (euskara eta gaztelerako) ikasleak gara, zentroarekin oso haserre azaltzen garenak eta idatzi hau egitera eraman gaituztenak.
Goi-mailako zikloa hasi berri genuenean, ia ikasle gehiengoei motibatzen gintuena arlo sozialean formatzea zen; horrela, gutako bakoitzak dituen balioetatik oinarrituz, gizarte inklusiboago, solidarioagoa eta bidezkoagoa sortzeko asmoz bideratu ginen ikasketa honetara. Eta egia esan, guztiok era batera edo bestera, printzipio horietan oinarrituz ari ginen gure ikasketak aurrera eramaten, ETHAZI metodologian oinarrituz.
Metodologia hau ezagutzen ez duenarentzat, erronka ezberdinetan oinarritzen da, talde lana sustatuz eta gutako bakoitzak dituen konpetentzia ezberdinak bereganatuz. Ikasketa hauetan, lan kooperatiboa ezinbesteko da erronkak aurrera eraman ahal izateko, non ditugun konpententziei esker, irakasleek ebaluazio jarrai baten bitartez ebaluatzen gaituzten, gure gaitasunak ezagutzeko eta hobetu beharrekoak, aldatzeko.
Irakasleen rola funtsezkoa da; ohiko metodologiarekin alderatuta, irakasten diguten moduarekin zerikusirik ez duena. Ikasketa honetan, irakaslearen papera ezinbesteko da, eta metodologian honen inguruan ezagutzak izatea ere, erronka bakoitza landu, aurrera eraman eta proiektuaren emaitzak behar bezala lortu ahal izateko, behaketa landuz eta bereganatu ditzakegun gaitasun guztietan arreta jarriz; gutako bakoitzari erreparatzen diote. Horretaz gain, beharrezkoa da komunikazio zuzen bat egotea eta dagoeneko taldea sortua duten parte hartzaileen artean konfiantza izatea (Ikasle-irakasle), baita jarrera irekia eta malgua izatea ere. Horregatik, metodologia honetan irakasleek ikasketa honen inguruko formakuntza eta ezagutzak izatea ezinbesteko da.
Guzti hau profesional talde paregabe batean aurkitu genuen: Amaia, Iker, Nerea, Olatz eta Ane irakasleek sortua, hain zuzen. Talde profesional eta guztiz formatua, motibatzaileak eta oso gertukoak eta balore askorekin, integrazioaren arlo honetan hain beharrezko direnak.
Guztiok, datorren ikasturtean beraiekin jarraitzeko asmorekin geunden eta bat-batean, zentroko inongo jakinarazpenik gabe, oharkabetzen gara, data hauetan horietako bi irakaslek soilik jarraitu behar duela gure ibilbidean; egia da, horietako beste irakasle batek, aldez aurretik, bere erabaki propioarengatik, bertako lana berak uztea erabaki zuela, baina gainontzeko beste bi irakasleen kaleratzea edo kontratua ez berritzea, zentroko zuzendaritzaren erabaki propioa izan da. Hauek, zuzendaritzakoek, ez dira bertako ikasleekin harremanetan jarri, ez gai honen inguruan berririk emateko, ezta profesional hauekiko gure iritzia zein den ezagutzeko ere; behin eta berriz, gure etorkizunean ez dutela pentsatzen erakutsiz eta beraientzako oso garrantzia gutxi dugula transmitituz, gurentzat erreferente ziren horiek, egun batetik bestera, desagerraraziz. Lehen aipatu dugun bezala, ETHAZI metodologiak ezagutzak dituzten profesionalak izatea behar du. Zentroaren partetik erasotuak sentitzen gara datorren ikasturteari begira eta zintzilik utzi gaituzte.
Guzti honekin, gure desadostasuna adierazi nahi genuen zentroak izan duen jarrerari begira, bai ikasleekiko izan duten jarrerarengatik, bai albo batera utzi dituzten irakasleengandik. Horregatik, idatzi honetan, ez gaudela batere ados adierazi nahi genuen, egoera hau sare sozial eta komunikabideetan salatuz.