Hiru langile kaleratu ditu Amara Plaza hotelak
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, Amara Plaza hotelak hiru langile kaleratu ditu. Hori salatzeko mobilizazioak hasi dituzte, eta gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Amarako hotelaren aurrean.
Hoteleko zuzendaritzari bilera bat eskatu dio ELAk. Enpresa batzordean bost ordezkari dituzte, eta kanporatzeen inguruko azalpenak eskatu nahi dizkiote. Horrekin batera, esan dute “onartezina” dela Donostian hotelen sektorea hazten ari den heinean horrelako egoerak sortzea.