Lehen taxi hegalaria aurkeztu du Tecnaliak
Hirian joan-etorriak era autonomoan egiteko lehen aerotaxia garatu du Tecnaliak. Illunben egin dute proba hegaldia, eta minutu batez egin du hegan. Barruan ez zuen bidaiaririk araudi arrazoiengatik.
Munduan sei aerotaxi prototipo daude, eta Euskal Herrikoa da horietakoa bat. Europan, berriz, hiru bakarrik daude. Ibilgailua ibilbide laburrak egiteko diseinatu du Tecnaliak. Pertsona bakarra edo 150 kilogramora bitarteko kargak garraiatzeko prestatu dute, eta hirian hamabost bat minutuko distantziak egiteko prest dago; gehienez, hamabost kilometro.
Taxi hegalariak 1,8×2 metroko kabina aerodinamikoa dauka, eta bidaiaria atzeko aldetik sartzen da. Kabinak leiho handi bat du aurrean, eta handik zerua ikus daiteke, ez, aldiz, kabinaren atzekaldean eta beheko hegaletan dauden lau droneak.
“Bost edo zazpi urte barru horrelako aireontziak errealitate izango dira merkatuan eta zenbait hirietako zeruetan”, nabarmendu du Agustin J. Saenzek, Tecnaliako zuzendariordeak.