Traineru donostiarrek ez dute etekin handirik atera Kontxako eta Castroko uretatik
Pasa dena ez da asteburu txarra izan traineru donostiarrentzat, baina ezta ona ere. Hiriko taldeak bitan lehiatu dira asteburuan, Kontxako uretan lehenik, eta Castro Urdialesen igandean. Larunbateko estropadan, Orioko arraunlariak gailendu ziren gizon zein emakumeen kategorietan, eta kaiko Karmengo jaiak euren lidergotzak berretsiz ospatu zituzten.
Euskotren ligan, Arraun Lagunakek gertutik jarraitu zituen oriotarrak, baina bi segundoko tarteak erabaki zuen azkenean puntu banaketa. Donostiarrak, berriz, aurreko estropadetan bezala, Hondarribiaren aurretik lortu zuen hirugarren postua.
Igandean, aldiz, Donostiarrak eta Hondarribiak euren postuak aldatu zituzten, eta hiriko trainerua lehen aldiz geratu zen azkeneko postuan. Arraun Lagunak, bere aldetik, ez zen Orio garaitzeko gai izan.
Gizonei dagokienez, Donostiarra bosgarren izan zen larunbatean eta igandean, eta postu bera mantenduko du sailkapen nagusian hurrengo asteburura arte. Arkaitz Diazek, baina, patroien sailkapenaren buruan jarraituko du, bigarrenaren sailkatuarekiko zortzi puntuko aldearekin.
KAE 1 ligan, azkenik, Donostiarra bosgarren izan zen larunbateko estropadan, sailkapen nagusiko hirugarren postua mantentzea lortuz.
Euskotren liga, sailkapen nagusia – VI. estropada
- Orio 23
- Arraun Lagunak 19
- Donostiarra 10
- Hondarribia 8
Eusko Label liga, sailkapen naugsia – VIII. estropada
- Orio 89
- Zierbena 79
- Hondarribia 78
- Santurtzi 74
- Donostiarra 70
- Urdaibai 65
- Cabo 38
- Kaiku 38
- Ondarroa 38
- Lekittarra 24
- Astillero 17
- San Pedro 15
KAE 1 liga, sailkapen nagusia (I. taldea) – VI. estropada
- Zarautz 70
- Deustu-Bilbo 64
- Donostiarra 52
- San Juan 48
- Getaria 45
- Arkote 44
- Pedreña 43
- Camargo 31
- Zumaia 30
- Santoña 23
- Hibaika 11
- Lapurdi 7