Txomineko lanengatik aldaketak egingo dituzte autobus zerbitzuetan
Dbusek aldaketak egingo ditu hainbat autobus lineatan Aintzieta pasealekuko lanak direla eta. Hain zuzen ere, ondorengo autobus zerbitzuak egokituko dituzte: 26-Amara-Martutene, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza. 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene.
Obrek irauten duten bitartean ibilgailuentzako itxita egongo da Txomineko Aintzieta pasealekuaren zati bat. Felisa Martin Bravo Hiribidera eramango dira zati horretan dauden geltokiak.
Martutene alderantz, Renfe Loiola eta Antzieta geltokiak Aintzieta Pasealekuko 15ean eta Felisa Martin Bravo Hiribideko 4an jarriko diren bi markesinetara eramango dira. Erdialderantz, berriz, Antzieta 31ko eta Txomineneko geltokiak Felisa Martin Bravo Hiribideko 13ra eta 5era eramango dira (posteak).
Lanak irailaren hasierarako bukatzea aurreikusten da, eta aurrerago jakinaraziko du Dbusek Txomin berrian autobus zerbitzuen sarea nolakoa izango den.