Arrantzale eta saregileei omenaldia egin diete, Karmengo Amaren eguna dela eta
Urteroko legez, Donostiako 370 arrantzale eta saregile ohi omendu dituzte udaletxean eta Kaian, Karmengo Amaren egunean. Udalbatza aretoan harrera egin diete lehenbizi, eta San Pedro elizara abiatu dira ondoren, meza entzuteko.
Bitartean, duela bi urte berreskuratu zuten itsas prozesioa egin du badiatik Donostiako arrantzaleen kofradiak. Kaitik irten dira ama birjina zeraman itsasontzia, txistulariak, abesbatza, kofradiako kideak eta Eneko Goia alkatea zeramatzana eta Kaiko beste hainbat itsasontzi. Loretope ingururaino joan dira, handik Santa Klara uhartera hurbildu dira eta Kaira itzuli dira, bidean itsasoan hil diren arrantzaleen omenezko loreak uretara bota ondoren.
Kaira itzultzean irten dira mezatik arrantzale eta saregile ohiak, eta Kresala Dantza Taldeko kideek dantza emanaldi bat eskaini diete, omenaldia bukatzeko. IRUTXULOKO HITZAk goizeko irudi onenak bildu ditu bideo eta irudi bilduma batean.