Illunben merkataritza-gune handi bat egitea baztertu du udalak
Donostiako Udal Gobernuak albo batera utzi du Illunben merkataritza-gune handi bat jartzea. Horren ordez, hirugarren sektoreari loturiko beste erabilera batzuk aztertzen ari dela baieztatu du Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotziak. Aipaturiko erabilera horiek izan daitezke ostalaritza, irakaskuntza zein kirol alorrekoak, besteak beste.
2016an Illunbeko aisialdi gunea saltzeko egin zen lehiaketa publikoa egin zuen udalak, eta Larrain SL eta Loiola Gestion Inmobiliaria enpresen elkartzeei adjudikatu zioten proiektua. Euren asmoa Illunben modari loturiko saltoki handi bat egitea zen, hotel bat eta supermerkatu handi batekin batera. Orain, ordea, merkataritza gune handia egitea baztertu dute. Nolanahi ere, beste aukera batzuk aztertzeko prest daude enpresa horiek.
Bestalde, Illunbeko eremuan etxebizitzak egiteko aukera momentuz ez dutela baimenduko adierazi du Macayak, nahiz eta aukera hori ezin den baztertu. Horretarako, hirigintza proiektu bat garatzeko Plan Orokorrak egokitu beharko luke udal gobernuak.