Mariano Ferrer agurtzeko ekitaldia egingo dute gaur
Mariano Ferrer iazko azaroan. (Argazkia: Beñat Parra) Mariano Ferrer (Donostia, 1939) kazetaria eta urte luzez adierazpen askatasunaren aldeko ekintzaile izandakoa agurtuko dute, gaur, senide eta lagunek, Donostian. Gladys Enea parkean egingo diote agur ekitaldia, 19:30ean. Herri Irratiko zuzendariorde eta Egin egunkariko zuzendari izandakoa igandean hil zen, 79 urterekin. Ekitaldi zibil batean agurtuko dute, parkeko jauregian.


