Trap musika nagusi 14. DonostiKluba Festibalean
DonostiKluba Festibala urriaren 3tik 5era bitarte egingo dute trap, hip-hop eta rock doinuak eskainiko dituzten zortzi artisten emanaldiekin. Duela bi urte, festibala jaialdi urbano bilakatzeko erabakia hartu zuten bere antolatzaileek, eta izaera berri horrek eragin nabarmena izan du aurtengo kartelean.
Kontzertu guztiak Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira, eta jaialdia hiru gauetan banatuko da: lehenak, Gazte gauak, doako sarrera izango du, eta beste biek, Trap gauek, 12 eta 15 euro bitarteko prezioa izango dute.
Festibalak 2019-2020 denboraldiko Dkluba zirkuituari emango dio hasiera, eta egitasmo horren baitan antolaturiko kontzertuak bertako artisten eskutik eta tabernetan izango dira.
Jarraian, DonostiKluba Festibalaren egitaraua:
- Urriak 3 (20:00): Gazte gaua. Doan.
- Lukiek
- Sua
- Maren
- The Young Wait
- Urriak 4 (21:00): Trap gaua. 12/15 euro.
- Cecilio G
- SNKT
- Urriak 5 (21:00): Trap gaua. 12/15 euro.
- Kaydy Cain
- Dupla