Gipuzkoako traineru txapelketa egingo dute gaur Donostian
Eskualdeko arraunlari onenak Kontxako badian neurtuko dira gaur, 18:00etatik aurrera, Donostiako uretan egingo den Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Iaz San Juan izan zen garaile emakumeen kategorian, eta gizonezkoenean, berriz, Hondarribia izan zen azkarrena.
Txapelketak zazpi txanda izango ditu. Emakumeen traineruak lehiatuko dira lehenik eta gizonenak ondoren, ligetako sailkapenak markaturiko ordenari jarraituz. Estropada amaitzeko, beteranoak ere arraunean arituko dira, Fortuna, Zarautz eta Zumaiaren traineruekin.
Arraun ligetan bezala, gizonek hiru ziaboga eta lau luzeko distantzia egin beharko dituzte. Emakumeek, aldiz, bi luzeko ibilbidea izango dute. Jarraian, txapelketako txanden ordena:
Emakumeen lehen txanda
- Hernani
- San Juan
- Lapurdi
Emakumeen bigarren txanda
- Zumaia
- Hibaika
- Tolosaldea
Emakumeen hirugarren txanda
- Orio
- Arraun Lagunak
- Donostiarra
- Hondarribia
Gizonen lehen txanda
- Hibaika
- Lapurdi
- Mutriku
Gizonen bigarren txanda
- Zarautz
- San Juan
- Getaria
- Zumaia
Gizonen hirugarren txanda
- Orio
- Hondarribia
- Donostiarra
- San Pedro
Beteranoen txanda
- Zarautz
- Fortuna
- Zumaia