Loiolako jaien egitaraua aurkeztu dute
Jaiak hasteko hamar egunen faltan, Loiolako jai batzordeak festetako egitaraua argitaratu du. Uztailaren 27an abiatuko diren jaiak bost egunez luzatuko dira, eta jai batzordeak oraindik programak azken ukituak behar dituela aitortu badu ere, festa giroa berotzeko iragarpena egin nahi izan dute bere kideek.
Jarraian, Loiolako jaietako egitaraua:
Uztailak 27, larunbata
- 17:00. Estropada herrikoia
- 18:30. Txupinazoa
- 18:45. Holly-festa
- 18:50. Buruhandiak
- 23:00. Kontzertuak: Kilimak eta Sara Hebe
Uztailak 28, igandea
- 11:30. Euskal Herriko III. Ardo Feria
- 12:00. Batukada tailerra
- 14:00. Bazkari herrikoia
- 19:00. Batukada
- 20:30. Loiola Got Talent
Uztailak 29, astelehena
- 16:30. Ginkana
- 18:00. Turisteando antzerkia
- 18:30. Ur jolasak
- 19:30. Behin batean Loiolan estreinaldia
Utzailak 30, asteartea
- 11:30. San Fermin txikia
- 14:00. Haur-guraso bazkaria
- 17:30. Kukaña ibaian
- 19:00. Danborrada
- 23:00. DJ Mikeltxi
Uztailak 31, asteazkena
- 12:00. Kantujira BZMA
- 16:00. Batel estropada
- 17:30. Nazioarteko folklorea
- 18:30. Sagardo jaia
- 20:00. Buruhandiak
- 23:00. Hiltzearen ehorzketa