Orio izan da nagusi Donostian eginiko Gipuzkoako Traineru Txapelketan
Emakumeen zein gizonen kategorian, traineru oriotarrak izan dira azkarrenak Kontxako badian eginiko Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Arraun Lagunak eta Donostiarra bosgarren eta seigarren geratu dira, hurrenez hurren, emakumeen sailkapenean. Gizonezkoen kategorian, berriz, Donostiarrak hirugarren postuan amaitu du estropada, soilik Orio eta Hondarribiaren atzetik.
Beteranoetan, azkenik, Zumaiako trainerua gailendu da, eta Fortunako arraunlariak bigarrenak izan dira zarauztarren aurretik.