Furgoneta baten balaztek huts egin dute eta aldapan behera joan da Antiguan
Antiguako Heriz pasealekua jaisten ari zen furgoneta baten balaztek huts egin dute, eta aldapan behera 100 metro baino gehiago egin ditu, Gaskuña plazan bukatu duen arte. Bidean harrapatu duen guztia aurretik eraman du, baina zorionez eraginako kalteak, soilik, materialak izan dira.
Goizeko bederatzi eta erdiak inguruan gertatu da ezbeharra, eta gidariak klaxona joz ohartarazi ditu kalean zeuden oinezkoak furgonetaren bidetik atera zitezen. Ezusteko galanta izan da auzotarrentzat. Ibilgailua zeharo hondatua geratu da, eta gidaria zauri arinak izan ditu.