[Irudiak] Zipotzen eta Legamiren eskutik abiatu dira Groseko jaiak
Zipotzek eta Legamik gogotsu eman zieten ostegunean hasiera Groseko jaiei, hamarnaka lagunez inguraturik eta buruhandien eta erraldoien artean dantzan. Txofre plazako txupinazoa botata, auzotarrak Groseko kaleetan barrena joan ziren, tabernaz taberna eta abestiz abesti une ederrak pasatzen.
Parrandak hasi besterik ez du egin auzoan, eta uztailaren 21era bitarte luzatuko den festaren egitaraua herritarren eskura jarri du Groseko jai batzordeak.
IRUTXULOKO HITZAk jaien hasierak utzitako irudiak bildu ditu, bideo eta argazkietan: