Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanei buruzko bilera informatiboa egingo dute
Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanen bigarren faseari buruzko informazioa emateko bilera egingo dute Martuteneko bizilagunekin uztailaren 23an. Martuteneko Gaztelekuan izango da, 19:00etan.
Donostiako Udaleko eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariek parte hartuko dute bileran. Ur-goraldiei aurre egiko lanen proiektuaren lehen zatia amaitu ostean bigarren fasearen hasierari, lanen plangintzari eta sor dezaketen balizko erasanei buruzko informazioa emango zaie bilerara joango diren bizilagunei.