Manu Izagirre itsas arkeologoa zendu da
Lantxabe Aieteko Bizilagunen Elkarteak jakinarazi duenez, gaixotasun bat dela eta hil da Manu Izagirre itsas arkeologoa. Katxola baserriaren proiektuan oso inplikatuta egon zen Izagirre, eta bizilagunen elkarteak bere webgunean azaldu duenez, baserrian sagardoa egiteko “dolare bizi bat” egiteko proiektuaren “aita” izan zen Izagirre.
Katxola baserriko proiektuaren harira, IRUTXULOKO HITZAk 2007an elkarrizketatu zuen Izagirre, eta egitasmoaren oso pozik agertu zen: “Proiektuak ilusio handia egiten dit; Muntoko bihotzak bizitza berreskuratuko du, Katxolan emango ditu taupadak. Donostiako lehengo industria ekarriko du gogora; sagardoa egin eta saltzen zenekoa”.