Azken sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin du udalbatzak
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, emakume batek Antigua auzoan sexu eraso bat salatu ondoren. Ostegun gauean gertatu zen erasoa.
Antigua auzoan ostegunean izandako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Alderdi Ederren, udaletxearen aurrean. Han izan dira Eneko Goia alkatea eta udal talde guztietako ordezkariak.
Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala adostu zuten atzo. Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso “tamalgarri” horren biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Biktimari eskainiko diote udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.