Realak hiru derbi jokatuko ditu abuztuan
Realeko neskek asteazkenean abiatuko du denboraldi-aurrea, eta klubak abuztuan zehar jokatuko dituzten lagunartekoen berri eman du gaur. Guztira sei neurketa izango dituzte Arconadaren jokalariek, eta horietatik hiru derbiak izango dira.
Hain zuzen, Osasunaren kontra jokatuko dute lehen partida, Bergaran, abuztuaren 3an. Abuztuaren 14an, berriz, Alavesen aurka jokatuko dute, eta abuztuaren 24an Athletic izango dute aurkari gisa. Horiez, gain, Frantziako Girondins eta Espainiako Logroño eta Rayo Vallecanoren aurka ere lehiatuko dira donostiarrak.
Jarraian Realaren abuztuko lagunartekoen egutegia:
- Abuztuak 3, larunbata. 11:30. Real Sociedad – Osasuna (Bergara)
- Abuztuak 11, igandea. 18:00. Girondins – Real Sociedad (San Juan De Luz)
- Abuztuak 14, asteazkena. 18:30. Alaves – Real Sociedad (Dulantzi)
- Abuztuak 17, larunbata. 19:30. EDF Logroño – Real Sociedad (Logroño)
- Abuztuak 24, larunbata. 16:00. Real Sociedad – Athletic (Azpeitia)
- Abuztuak 31, larunbata. Ordutegia zehazteke. Real Sociedad – Rayo Vallecano (Arnedo)