Emakumeen presentzia nabarmen hazi da Irlako Igeriketa Zeharkaldian
Abuztuaren 25ean izango da 22. Irlako Igeriketa Zeharkaldia, eta Donostiako Atletikok datu bat nabarmendu nahi izan du. Azken urteetan parte hartzeak gora egin du, eta arrazoietako bat emakumearen presentziaren hazkundea dela diote.
Sei urtetan bikoiztu egin da emakumeen parte hartzea igeriketa zeharkaldian. 2012an 61 emakumek parte hartu zuten, eta iaz 130 igerilari emakumek. Aurtengo datua emateko oraindik hilabete falta da, izen-emateko aukerak oraindik ere zabalik dagoelako.
Zeharkaldian parte hartzaileek irla igerian inguratzen dute 3.000 metro eginez. Igerilariek uneoro Gurutze Gorriaren eta Donostiako Atletikoren piraguismoko atalaren babesa izan ohi dute. Maila handiko proba da, eta horregatik itsasoan esperientzia minimo bat izatea ezinbestekoa dela diote antolatzaileek.
Helduen proba 11:00etan abiatzen da, baina ez da antolatzen duten bakarra. Haurren zeharkaldia (600 metrokoa) 10:30ean izango da. 2015eko urtarrilaren 1aren eta 2018ko abenduaren 31 bitartean jaiotakoek parte hartu dezakete.