Noria berri bat udarako
Gabonetako lehen esperientzia entzutetsuaren ostean, Donostiak noria erraldoia izango du udaran zehar ere. Hain zuzen, Sevillatik ekarritako 47 metroko atrakzio bat eraikitzen hasi dira gaur Alderdi Ederren, Andia kalearen alboan.
Udalak emandako informazioaren arabera, noria berriaren kabinak itxiak dira, eta aire girotua egongo da bakoitzean. Atrakziora igotzeko prezio orokorra 4,5 eurokoa izango da, eta abuztuaren 1etik irailaren 8ra bitarte egongo da funtzionamenduan.