Pull & Bear dendak hauteskunde sindikalak sustatu zituen langile bat kaleratu duela salatu du ELAk
Pull & Bear multinazionalaren Getaria kaleko dendan abenduan eginiko hauteskunde sindikalen harira, horko langile bat kaleratu egin dutela salatu du ELAk. Sindikatuak delegatu bat atera zuen hauteskunde horietan, eta geroztik, enpresa egitasmo hori abiatu zuten langileen kontrako ekintzak hartzen ari dela adierazi dute ELAko kideek.
Azaldu dutenez, prozesuan aktiboen egon ziren langile asko lekuz aldatu dituzte azken asteetan, eta horietako bat kaleratzera ere iritsi dira. Enpresaren jarrera hori salatzeko, sindikatuak elkarretaratze bat egin zuen joan den astean multinazioanalak Erdialdean duen dendaren aurrean.
Dendako arduradunak gaiaren inguruan adierazpenik egiteko asmorik ez duela adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri.