Natali musikariak emango dio bukaera Marruma Kulturalak egitasmoaren denboraldiari
Marruma Kulturalak egitasmoak denboraldiari bukaera emango dio igandean. Natali Izagirre musikari usurbildarrak kontzertua emango du duo formatuan. “Azken aldian asko entzun dugu talde honetaz, eta noski, ateak zabaldu dizkiegu”, adierazi dute antolatzaileek.
Garena estreinako diskoa argitaratu zuen Natalik martxoan, eta askotariko kantuak ditu. Horietako hainbat joko dituzte Groseko Marruma elkartean, 19:00etan. Kontzertuan zehar, ohiko legez, musikariak elkarrizketatuko dituzte.