Donostiako Piraten kofradiek prest dituzte egitarauak
Abuztuaren 10etik 18ra bitartean ospatuko dute Aste Nagusia Donostiako Piratek, txupinazoarekin hasi eta Irrikitaldiarekin bukatu arte. Aurten ere jaiak aurrera ateratzeko oztopoak izan dituztela salatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak egitaraua eta jai gunea guztiz berrantolatzera behartu dituela azaldu dute. Hala ere, tinko jarraitzen dute piratek, eta aurtengo leloak dioen bezala, “kortsarioen Donostian” pirata izaten jarraituko dute beste urte batez. Kofradiak ere lanean ibili dira Aste Nagusi Pirata prestatzeko, eta bakoitzaren egitaraua bildu dugu.