Martxan da Alderdi Ederreko noria berria
Ireki berri dute Alderdi Ederren jarri duten noria. Andia kalearen kantoian dago noria-begiratokia, eta gaurtik irailaren 8ra bitartean egongo da zabalik. Donostiako Udalak jakinarazi du atrakzioaren kabinak mugikortasuna murriztua duten pertsonentzat eta gurpildun aulkian dabiltzan pertsonentzat prestatuta daudela. Noriak 360 graduko ikuspegi panoramikoa ikusten uzten du, eta kabinak itxiak dira. Era berean, klimatizatuak dira, eta aire girotu modulatua dute, hau da, barruko tenperatura kanpokoaren arabera aldatu egiten da.
Sevillatik ekarritako 47 metroko atrakzioaren prezio orokorra 4,5 eurokoa izango da, eta astelehenetan, 2,5 euroko prezio murriztuagoa izango du. Gaur eta irailaren 8an ere, prezioa 2,5 eurokoa izango da.