Denboraldiko lehen bandera irabazi du Donostiarraren B traineruak
Donostiarrako B traineruko mutilek bandera lortu zuten atzo KAE1 ligan, X. Getariako Estropadan irabazle gelditu ostean. “Lorpen ikaragarritzat” jo du arraun taldeak denboraldiko hamabigarren estropadan lortutako garaipena. Larunbatean, aldiz, Camargoko estropadan bigarren gelditu ziren Donostiakoak. Getarian, Donostiarrak azken luzean bost segundo jan zizkion Zarautzeko Enbata traineruari. Estropada polemikoa izan zen, izan ere, une batean gutxi falta izan zen Zarautzeko eta Donostiako traineruek elkar ukitzeko. Epaileek, bere norabidea zuzentzeko agindua eman zioten Enbatari.
Orain, KAE1 ligako hirugarren postuan dago Donostiarra, 110 punturekin; aurretik ditu Zarautz eta Deustuko taldeak.
KAE1eko BANDERA B TRAINERUAK! GORA ARRAUNAK!
— DonostiarraKaiarriba (@KaiarribaDonost) August 4, 2019
Donostiarrako B traineruko mutilek bandera lortu dute KAE1 ligan, gaur Getariako uretan, atzo Camargon bigarren egin ondoren. Lorpen ikaragarria B ontzi batentzat. Zorionik beroenak mutilak, etorkizun ederra zarete!!! pic.twitter.com/IXD1EVJ3Sr