Fernando Arburuaren aldeko Elkartasun Eguna antolatu dute Altzan
Fernando Arburua auzipetuari babesa adierazteko Elkartasun Eguna egingo dute Altzan, datorren irailaren 7an. Fernando herrian plataformak egun osoko egitaraua hemendik gutxira zabalduko duela iragarri du, baina aurreratu dute egun horretan antolatu duten bazkarirako txartelak salgai daudela dagoeneko, 25 euroren truke. Bazkaria Herrera K.E.-n izango da, eta gainera, ekarpena egin nahi dutenentzat 10 euroko bonolaguntzak sortu dituzte. Bazkariko txartelak eskuratzeko 669 75 41 94 telefonora deitu edo fernandoherrian@gmail.com helbide elektronikora deitu beharko da.
Arburua, beste 46 euskal herritarrekin batera 11/13 makro-epaiketarekin auzipetuta dago, eta datorren irailaren 16an hasiko da epaiketa. Altzakoa 2015ean atxilotu zuten, Jaiki Hadi taldeko kide izateagatik, eta guztira, 11 urteko espetxe zigorra eskatzen dute berarentzat. “Euskal preso politikoei asistentzia psikologikoa eskaintzeagatik atxilotu zuten Fernando. Presoenganako elkartasuna ez da delitua”, adierazi du sare sozialetan Fernando herrian plataformak.